2009/12/08

JOLAS SEXITAK ETA JOLAS EZ SEXISTAK


Gabonak gainean dira eta, dagoeneko, asper-asper eginda gaude telebistan behin eta berriz guk ahalik eta gehien erostea helburu bakarra dituzten iragarkiak ikusteaz. Hauen zati handi bat, umeei zuzendutako iragarkiak dira, umeen jostailuen iragarkiak hain zuzen ere.

Iragarki hauek, balore sexistaz beteta daude, besteak beste (indarkeriaz beteta...). Izan ere, askotan jostaiulak berak sexista da berez eta, hori dela eta, iragarkiak sexista ezan behar.

Baina, gurasook, badakigu zer erosten diegu gure seme-alabei? Badakigu zer izan ahal den egokiago eta zer ez? Erosi aurretik egiten al da oinarrizko gogoetarik guk nahi duguna erosteko ?

Jarraian, hain inportea den erabakia hartzeko aurretik husnarketa egiteko, irizpide batzuk zein lotura eta materiala ezberdinak gehituko ditut bakoitzak bere ondorioak atera ditzan.


EDOZEIN JOSTAILU EROSI AURRETIK, ZERA GALDETU GURE BURUEI
�� Jostailu hau umeak duen adinerako aproposa da? Jostailu honekin gustura egongo da?
�� Adinaren araberako gomendioak ditu?
�� Behin eta berriro jolas daiteke berarekin? Interesa piztuko dio? Minutu batzuetarako edo orduetan jolasteko modukoa da?
�� Jostailu honekin umeak bere lagunekin jolastu ahal izango du?
�� Errez apurtzen da? Luzaroan iraungo du?
�� Jostailuaren bidez, umeak irudimena landuko du?
�� Erabilera anitzeko jostailua da?
�� Umeari estereotipo ez sexistak ez errepikatzen lagunduko dio?
�� Jostailu hau nire semea edo alabarekin konpartituko dut?
�� Kultur-aniztasuna eta naturarekiko errespetua errazten duen jostailua da?
�� Arriskurik suposatzen du?
�� Telebistan iragartzen dute? Zer nolako iragarkia da? Estereotipatutako iragarkia da? Iragarritakoa betetzen du?
�� Erabilpenerako gomendioak ditu? Nolakoak dira gomendio horiek?
Irakurri gehiago...

JOLAS EZ SEXISTEN BILDUMA (urtxintxaeskola.org)

No hay comentarios:

Publicar un comentario