2011/12/10

NENUCO. 2012ko Gabonetako iragarkia

NESKAK LARROSAK IZATEN HEZIZ


Gabonak begibistan, eta neurri gabeko kontsumoaren aldeko iragarkiz betetzen dira gure telebistako kanal guztiak. Eta beraiekin batera, estereotipoak eta aurreiritziak biderkatzen dira. Nire ustez, ondo deitutako "caja tonta" honen etika eta balore maila normalean penagarria bada ere, datorkigu garai "zoriontsu eta alai" honetan are gutxiago.
Berdintasunari dagokionez, izugarri kezkatu nau hurrengo iragarki honek

 
Kalean, antza denez, onartu ta dago etxeko ardurak, zaintza....ez direla genitaltasunaren araberakoak, askotan entzuten dugu. Askotan entzuten dugu holakoak eta honek, gaur egun, berdintasun aldeko jarrera  nagusi dela gure artean....baina, agian "teoria" barneratuago dago edota politikoki zuzenagoak garela besterik ez du esan nahi. Bestela, zer dela eta 2011 urtean horrelako iragarkiak bata bestearen atzetik ikusi behar izatea?

Beste aldetik, agian honen txarrena ez da holakorik ikustea. Zuzenean iraindu eta gutxietsi  egin gabe eginten bada, litekeena da honen atzean salmenta estrategia besterik ez egotea, gainontzeko guztia alde batera utzita (baita egiten duten kalte etikoan erreparatu gabe).

Hau horrela bada, berditasunaren aldekoak garela esan esaten dugu baina egin ? Teoria barneratu omen dugu baina, ohiturak, gure jokaera (kontsumo jokaerak barne) aldatu da? Holakorik erosten ditugu existitzen direlako ala existitzen dira guk erosten ditugulako?

Gure jokaeran ezer aldatu gabe (nahiz eta honek esfortsu maila altuagoa suposatu), benetako aldaketa bat... posible al da?

Jarraian, marka honen aurreko urteetako tankerako iragarki gehiago
(batzuk emiziotik kendu edota moldatu behar izan zituzten)







ADIBIDE GEHIAGO...Youtuben nahi beste!



No hay comentarios:

Publicar un comentario